jueves, 7 de enero de 2010

Hitzak hitzetan geratzen dira

Bukatu berri dugun urtearen Bake Nobel Sariari buruzko gogoeta egitera noa. Barack Obama itxaropenaren sinonimoa bilakatu zen mundu osoko herritar askorentzat. Gaur egun berriz, itxaropena desilusioa bihurtu da. Eta zein izan da ba muturreko aldaketa honen eragilea? Pertsonon inozokeria, mandatari bihurtu zenetik pasa den epea oraindik motzegia izatea, politikarien artean hain pisutsukoa den gezurtzeko gaitasuna edo munduko egoera eustezina?
Hitz egiten ari naizenari buruz oraindik zentratu ez baldin bazarete adibide konkretuak jarriko dizkizuet:
Guantanamorekin hasiko naiz. Itxierari buruz emandako hasierako data atzeratu zuen presidente jaunak, eta bitartean, gaur egun 225 preso inguru infernuan bertan bizitzen jarraitzen dute. Gainera Errusiarekin desarme nuklearrari buruz negoziatu behar zuen START itun berria adosteko ez da gai izan. Hau dela eta, momentu honetan ez dago trataturik eta beraz, estatuek arma nuklearrak erabiltzeko askatasuna dutela esan dezakegu. Bukatzeko, oraindik ere Estatu Batuak partaide diren bi gerrak existitzen direla oroitaraziko dizuet.
Beraz, bakoitzak nahi duena pentsa dezala, baina nire ustetan kasu hau "hitzak hitzetan" geratzen den horietako bat dela argi dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario