0.A- Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Haundia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
1.A- Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.
2.A- Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.
3.A- Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
4.A- Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
5.A- Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
6.A- Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.
jueves, 7 de enero de 2010
Hitzak hitzetan geratzen dira
Bukatu berri dugun urtearen Bake Nobel Sariari buruzko gogoeta egitera noa. Barack Obama itxaropenaren sinonimoa bilakatu zen mundu osoko herritar askorentzat. Gaur egun berriz, itxaropena desilusioa bihurtu da. Eta zein izan da ba muturreko aldaketa honen eragilea? Pertsonon inozokeria, mandatari bihurtu zenetik pasa den epea oraindik motzegia izatea, politikarien artean hain pisutsukoa den gezurtzeko gaitasuna edo munduko egoera eustezina?
Hitz egiten ari naizenari buruz oraindik zentratu ez baldin bazarete adibide konkretuak jarriko dizkizuet:
Guantanamorekin hasiko naiz. Itxierari buruz emandako hasierako data atzeratu zuen presidente jaunak, eta bitartean, gaur egun 225 preso inguru infernuan bertan bizitzen jarraitzen dute. Gainera Errusiarekin desarme nuklearrari buruz negoziatu behar zuen START itun berria adosteko ez da gai izan. Hau dela eta, momentu honetan ez dago trataturik eta beraz, estatuek arma nuklearrak erabiltzeko askatasuna dutela esan dezakegu. Bukatzeko, oraindik ere Estatu Batuak partaide diren bi gerrak existitzen direla oroitaraziko dizuet.
Beraz, bakoitzak nahi duena pentsa dezala, baina nire ustetan kasu hau "hitzak hitzetan" geratzen den horietako bat dela argi dago.

3.ataza, euskal kulturaren gainbehera
Euskal kulturari buruzko bideo motz honetan, Iruñerrian Olentzeroren ospakizunak egindako ibilbideari buruz aritzen gara.
Kritika, Los fantasmas de mis ex novias

Film barregarria eta erromantikoa. Sentsazio ezberdinak sortzen dituen pelikula da. Negar egiteko eta farra egiteko aproposa den istorioa. Momentu atsegin bat pasa nahi baldin baduzue ikustera joan zaitezte. Ez zarete izugarrizko argumentu konplexuarekin topatuko, baina gidoi oneko filma dela ziurtatzen dizuet.
Kritika, Todos están bien
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.png)