
Irratia: Auzolan irratia.
Albistegia: goizeko albistegia.
Atala: Euskal Herria, kultura.
Erredaktorea: Mireia Clemente Esain.
Iraupena: 1 minutu.
Azaroaren 24an Euskarazko Komunikazio Taldeak "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak ospatu zituen Gasteizen. Euskadi irratiko Jose Luis Aizpuruak, Bilbo Hiria irratiko Xabier Monasteriok eta Euskalerria irratiko Mikel Bujandak hartu zuten parte saioetan. Komunikabide honek hizkuntza komunitateak trinkotzeko duen gaitasuna azpimarratu zuten. Internet euskarazko hedabideen arteko lankidetzaren bultzatzailetzat hartu zuten. Aizpuruk Ipar Euskal Herrian dagoen tokiko informazioaren gosea azpimarratu zuen. Arratsaldeko bostetan hainbat aditu bildu ziren World Kafean "Irratigintza Internet aroan" gaiari buruz aritzeko. Irratiaren oraina uhinetan dagoela adierazi zuten. Eta irrati libre edo komunitarioek duten toki eskasa salatu zuten.




.png)
