lunes, 26 de octubre de 2009

Beste aurrerapausu faltsu bat

Urriaren 16an ONUko Giza Eskubideen kontseiluak Goldstone informea onartu zuen. Informe honetan abendua eta urtarrila artean Gazan gertatutako erasoaldi militarraren ondorioz, Hamas eta Israel giza eskubideen kontrako krimenak salatzen dira. Kontseilua sortzen duten 47 estatutik 25ek onartu zuten informearen edukia. AEBek, espero zen bezala, ez zioten Goldstoniri baietzarik eman , modu arinegian hartutako erabakia zelaren aitzakia jarri baitzuten. Bestalde, Israelek Hamas informean ia ez ateratzeak sortzen zion desadostasuna adierazi zuen. Nire aldetik, aipatu beharra dut Israelek hartu duen jarrerarekin ez nagoela batere ados, eta zer esanik ez AEBek hartu dutenarekin. Ez al zaio Israeli jadanik gehiegi barkatu? Oroitu beharra dago erasoaldi horretan 10 israeldar hil zirela eta erahildako palestinarrak berriz, 1400 izan zirela. Noski, guztiok dakigu herritar soilak direla gerra hau gehien jasaten ari direnak. Ez dut uste beharrezkoa denik oroitaraztea zeintzuk diren etxerik gabe, eskubiderik gabe, lurrik gabe geratzen ari direnak. Hala eta guztiz ere, Israelek mutur nahikoa du inoiz baino ezbidezkoagoa den gerra honen ondorioak aurrean izanda bere burua defendatseko. Espero dut giza eskubideen defentsa teoria soilan ez geratzea eta kasu honetan praktikara erematea. Utzi ditzaten estatu ezberdinek haien nahiak alde batean eta behingoz benetan eskubideen alde joka dezaten. ONUko Segurtasun Kontseiluak eraman dezala guztion eskubideak zapaldu dituena epailearen aurrera.