domingo, 27 de diciembre de 2009

Kritika, No es tan fácil


Seguruenik, uste dugun baino etxe gehiagotan gertatu den istorioa da hau. Gero eta bikote gehiago bereizten dira eta horregatik, pelikula gaur egungo errealitatearen islada dela esan dezakegu, umorezko kutsu batekin noski. Egia esanda "No es tan fácil", hori baino askoz originalagoa da, urte askotan zehar dibortziatuak egon ondoren bi pertsonen artean berriro ere zerbait piztearen ondorioz sortzen diren egoerak kontatzen baititu.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

2.ataza, audiopresentazioa

Hona hemen Itziar eta biok egindako audiopresentazioa. Gure lanaren gaia: San Frantzisko Xabier, Nafarroako patroia.

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Kritika, el baile de la victoria


Soilik pelikula ikusiz gero ulertu dezakezue izenburuarekin egiten den hitz-jokoa. Istorio tristea kutsu dibertigarri batekin. Drama honetan espetxetik atera berri diren bi lapurren bizipenak kontatzen dira. Filme honek bi muturretako jarrerak sortu ditzake: asko gustatzea posible da baita zineman lotan geratzea ere.

martes, 8 de diciembre de 2009

Kritika, Hermandad de sangre


"Sé lo que hicisteis el último verano" pelikularen kopia txarra ikusi nahi baldin baduzue zinemara joan eta filme hau ikustera sartu zaitezte. Pelikula amerikarren gidoi kutrea jarraitzen du. Humore beltza eta beldurra nahasten ditu errealitatearengandik aldenduz.

jueves, 3 de diciembre de 2009

Kritika, Celda 211


Zenbat alditan ikusi dugu pelikula bat zeinetan protagonistaren bizitza perfektua izatetik infernu bat izatera pasatzen den? Askotan ezta? Hau da zinema egileek gehien gustoko duten gaietariko bat. Aitortu behar dut horixe bera dela filme honen argumentua. Hau jakinda egia da pelikula honek ez duela inolako erakargarririk. Hala ere, ziurtatzen dizuet nahiz eta aipatutako oinarri ez oso originala eduki, filme hau oso adierazkorra eta berezia dela. 2009.urteko altxor zinematografikotzat hartu dute jada askok.

martes, 1 de diciembre de 2009

Kritika, 2012


"Munduaren amaiera" ez da argumentu oso originala. Askotan egin dira gai honi buruzko filmak. Hala ere, "2012" bezalakoa inoiz ikusi ez duzuela ziurtatzen dizuet. Imaginatu kontinente oso baten urperaketaren momentuko irudi harrigarriak. Teknologia berrienak erabilita lortutako paisaiak edonoren arreta deitzeko modukoak dira.

Kritika, Luna nueva


"Crepúsculo" sagako bigarren filme honetan, banpiroen mundua ia guztiz alde batera utzi eta protagonisten amodiozko istorioari buruz aritzen dira gehien bat. Horrela jarraitzekotan, baliteke hirugarren pelikulan saga hau berezia izatea egiten duena (banpiro eta izaki berezien mundua) desagertzea eta igandero Antena3n ikusten ditudan pelikulen antzera, bikote batek bere harremanean dituen gora-beherei buruz izatea.

Kritika, Millennium 2


Gero eta ohikoagoa da "best-seller" izandako nobela bat zinemara eramatea. Pena merezi duen istorio bat modu eroso batean bizitzeko modua dela argi dago. Baina askotan ale asko saldutako abentura baten izena zikintzea baino ez dakar. Hau da Millennium 2 rekin gertatu dena. Librua irakurri ondoren zinemara joan nintzen. Filma bukatzerakoan atera nituen ondorioak: geldoegia, pertsonaien nortasunak liburuan agertzen direnekin ez datozte bat, indarrik gabekoa... hau da, idazlearen lanari balorea kentzeko modurik egokiena.